XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ekialde-Mendebalde merkatal oreka hautsi egin zen,
1970. urterarte hazkundea % 6koa zen.
Gero, zorpetzeak, langabeziak eta inflazioak, errepublika aberats eta pobreen arteko desoreka areagotu egin zuten, eta aurrekontu nazionalaren banaketan errepubliken arteko liskarrak izan ziren.
20 milioi dolarreko kanpo-zorrari inork ez zion aurre egin nahi.
Gatazka bertan zegoen, beraz.
Herrialdeko
Mendebaldera gehien jotzen zuten Eslovenia eta Kroaziak, beren aberastasun-iturriez kontrol handiagoa eskatu zuten eta errepubliken arteko desorekaren zati handia estali beharraz kexu ziren.
Ekonomikoki atzeratua izanik energia elektrikoaren eta lehengaien ekoizle zen Serbiak, Hegoalde pobrea Iparralde oparoaren kontra bultzatu nahi zuen...
Tito hil eta krisia lehertu arteko 11 urteetan, nazionalismoaren susperraldiak eta jendetza